XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezen, zer ukatzen du funtsean?.

Zer, hain zuzen, bere buruaren alderdi bat baizik?.

Kolonian egotea onartua duelarik, ezari-ezarian ukatzen duena bihurtzen da bera, hein batez.

Zeren-eta oso goratik salatzen dituen hobari eta abantail horiek, hain zuzen, berak ere probetxatzen baititu.

Bere herrikideek baino soldata txikiagorik ukaten ahal du?.

Bidaiak egiterakoan ez ote ditu berak ere erraztasun berberak?.

Erdi oharkabean bederen, nola ez karkulatuko berak berebil bat, frigo bat, edo-ta etxe bat ere agian, laister ordaintzeko moduan egongo denik?.

Nola behar luke jokatu, gainera, horren nazkatzen duen itzal-giro horretaz bere burua garbitzeko?.

Eman dezagun halere hasia dela kontradizio horien barruan ohitutzen, edo barne-arazo horietan kokatzen eta usatzen; eta bere herrikideek astinduko lukete fite.

Hastapenetan onez onetarako iseketan: badakite, ezagutua dute beren buruan, jakina, lehorrera berria denaren kezka xinpletxo hori.

Baina koloni-bizieran barrena, anitz lotkia txiki eta atseginen bitartez, ezabatu egingo da.

Behin eta berriz azaltzen diotenez, gainditu egin behar ditu herabekeria horiek, kolonietan gizatar erromantizismoa eritasun larria delako.

Hain zuzen ere, horixe da-ta etsaiaren alderdira igarotzea.

Horretan tematuz gero, berehala ikasiko ditu ondorioak: bereekin hitzik gabeko liskarretan egon beharra; behin ere hetsiko ez ahituko den liskar gogorra: ala bera garaitua izango, ala kolonizatzaileen multzora aldatuko eta bilduko.

Beste biderik ez.

Koloni-sistema arriskutan jarri duen kidea kolonizatzaileek berek zein bortizki hartu izan duten ikastea, harrigarri gertatzen bide zaio zenbaiti.

Hots, gauza nabarmena da traidoretzat baizik har ezin dezaketela.

Berauen bizimoduan bertan jartzen ditu halakoak koloka, ordaindu uste duten metropoli osoa ere (azken funtsean koloni den aldetik baizik ez ordaindua) dardaratzen duela.